XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...), zeren Rosaliak kontatu baitzidan nola bere andreari ebano eta zilarrezko gurutzearekin ehortzia izan nahi zuelako tema sartu zitzaion eta etorri berriaren haserako egunetan, Feredia kontearena ebano eta zilarrezkoa zen, behin desagertu eta harrez gero ez dut berriz ere gurutzea begibistan izan.

Esaidazu orain, jauna, espainiarraren hamabost mila liberak direla eta, baietz lasai egon naitekeela eta nireak oso direla?

Zalantzarik ez; baina ahalegindu al zara Rosaliari itauntzen?

Oh!, horixe baietz!, baina, zer egingo diogu!, neska hori zerraldo baino mutuagoa da eta.

Euki, zerbait badauka gordeta, sustraietatik atera ezinezko zerbait.

Nerekin esamesean ederki jardunda, kanporakoa hartu zuen etxekoandreak, pentsakizun itzel eta nahasien mendera utzi ninduelarik, jakin grina nobelakoia, izuikara erlijiotsua, gau zarratuan elizaren ilunpetara labaintzen gareneko sentimenduaren tankerakoa, behin barruan gaudela, koro garaipeen urrunean, argi errainu mendre bat erreparatu, gona ala sotana igurtzotsa somatu... eta gorputz osoa aidanez bihurritzen zaigu.

Grande Bretèche, kondenaturiko leihoak, ferradura lizuntsuak, ate itsu, gela bakartiak, belartza altu eta margul artean, begi aurrera azaldu zitzaidan fantastikoki.

Etxauntza misteriotsuan barrena ausartu nintzen, entzundako istorio goitiarraren korapiloaren begira, hiru pertsona akatu zituen trajeria.